XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Noizik beiñean Izarora joatea, egun bat igaroten, ango ikusbide iruderrera ta aize gozatsuetara, beti izan zan Mundakako neska-mutil guztien ekandua ta guraria.

Jai-egunetan, meza ostean joan bazkariaz; arratsaldean nai dan jantzea egin pandero soiñuan Izaro gañeko zelaian, ta etxeratu illuntzerako.

Au egiten eben, ta dabe, noizbait jolas egunetan jolastutea baiño besterik euren gogoan ez daben neska-mutillak.

Eladitxo etzan iñoz egon Izaron, ta berezkoa dan lez, eukan gogoa ingurua ikusteko itxasleor aren ganetik.

Sarri esan eutsan amari bere gogoa ara joateko, bere neska-lagunak edo adiskideak joaten zireanean, baiña amak ez eutsan iñoz itxi joaten.

Domeka baten ebiltzan joateko asmoaz lau neskatilla, Aurela, Orentzi, Domeke ta Todore, euren mutil-lagun, Pelixen, Danel, Bitor, Erromul ta Pelixegaz, itxasketan bigarren agintari izateko eskubidea eukenak, eta eurakandik, Bitor zan Eladiren aidea.

Eladik eskatu eutsan amari baimena areekaz Izarora joateko, ta amak jakin ebanean Bitor lagun zala, erantzun eutsan joan eiteala eguraldi ona baegoan, baiña aitak esango ebala bere eritxia domeka goizean eguraldia ikusi ta gero.

Domeka goizean, ez egoan edoi bat zeruan, aizerik bere ez, ta itxasoak osin bat irudian, ain egoan bare ta baketsu.

Aita-amak emon eutsen Eladiri euren baimena Izarora joateko.

Guztiak joan zirean zortziretako mezatara; gero egin ebezan abiamenak eta amarretan sartu zirean sei arrauneko txalupatxo baten.

Eurakaz joian txalupa jaubea, eta ganera neskame bat, otzara baten bazkaria ebala.